Testuingurua
Ezkontzari buruz Jesusen irakaspena (10,1-12) Mt 19, 1-12
Markos-ek bere Ebanjelioan ematen dituen katekesi-gaiak, geienak Jerusalen-a bidean jarri ditu: Jesus gurutzera dijoala mintzo zaie bere jarraitzailleei.
Iru katakesi-gai dakarzki Markos-ek, Jesusen nekaldiaren argitan ulertzekoak: ezkontza (10,1-12); aurrak eta Jainkoaren erreinua (10,13-16), eta aberastasunak (10,17-31).
Ezkontzari buruzko irakaspenean, iru zati bereizten ditu Markos-ek: nun gertatu den (1); fariseuen eztabaida (2-9),eta ikasleei bakarrean emandako irakaspena (10-12).
Fariseuen maltzurkeriari erantzunez (2), Jesusek ezkontzaren bikaintasuna goraipatzen du.
Aundia da, Jesusek emen agertzen duen nagusitasuna: gizonaren eta emakumearen arteko ezkontzari buruz Jainkoak munduaren asieratik zituen asmoak aditzera ematen ditu (6-8) (As 1,27; 2,24).
Orrela dakar Jesusek mundura Jainkoaren erregetza edo nagusitasuna.
10 1 Jesus andik irten eta Judea-ko lurraldera joan zen, eta Jordan-ez beste aldera.
Berriro jendetza aundia bildu zitzaion, eta oi zuen bezala, aiei irakasten ziarduen.
2 Fariseu batzuk urbildu zitzaizkion, eta onela galdetu zioten tentatuz: Zillegi al zaio gizonari bere emaztea uztea?
3 Jesusek erantzun zien: Zer agindu zizuen Moises-ek?
4 Aiek erantzun zioten: Bidal-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zuen Moises-ek
5 Jesusek esan zien: Zuen biotz-gogorkeriagatik idatzi zizuen Moises-ek agindu ori.